Zer egin gure landetxetik gertu

Bergaretxe Geltokia, Burdinaren haranean bete-betean kokaturik dago, horrela, bere paisaia berde biziaz gozatzeko aukera izango duzue, bai eta hau inguratzen duten basoez, zuen zentzumenen gozamenerako. Hamaika kirol gauzatu daitezke, mendi ibilaldiak, BTTan paseoak, gure animaliei jaten eman... Eta, Inaziotar bidea egiten ari bazara, gurea izan daiteke zure deskantsurako ostatua.   

Urola Garaia eskualdeaz gain, hemen gaude gu, eskaintza turistiko zabala dugu inguruan eta informazio zabala emateko prest gaude: ondasun industriala, ibilbide kulturalak, bidexkak eta erreferente turistikoak. Ondoren zerrendatzen ditugun ekintzak 20 km-ko eremuan aurki ditzakezu. 

Bestetik, Legazpiko geralekuek eta Brinkola auzoak berak Donostia-San Sebastianera joateko aukera eskaintzen dute trenez ordu bete baino gutxiagoan.