Erabat hornitutako apartamentuak

Apartamentu guztiek dute bere baitan, sukalde eder bat, sofa-ohea, doako wifia eta bainu bikain bat. 
Bergaretxe geltokian ingurunearen esentzia jaso nahi izan dugu, horrela, apartementu bakoitzak gure ingurunean aurkitzen ditugun natur elementuak aintzat hartuz apaindu ditugu, banan-banan. 

Apartamentuen ekipamendua:

Guztiek dute kalitatezko sukaldea, bainu zabala eta argiztapen handia.
Apartamentu zabalak dira, ukitu nordikoarekin, gela bakarrekoak edo bikoitzak izan daitezke eta guztiek zoru erradiatzailea dute doako wifiarekin batera.  
Batzuk balkoi edo terraza dute eta sofa-ohea.  
Doako kanpoaldeko parking-a dugu bezeroentzat. 
Etxeak bi sarrera ditu ibilgailuz gerturatuz gero (ikus google maps) eta beste sarbide bat trenez gerturatuz gero. Izan ere, 5 minutura dagoen tren geralekua dago eta garaiz abisatuta bertan jasotzeko aukera izango da. 

Kukupraka

alojamientos encanto interior guipuzcoa
2 pertsona
Wifia eta TB
Sukaldea
Apartamentu pribatua

2 pertsonentzako apartamentua 31,10 m2-ko lurzoruarekin. 1,40 m-ko birentzako ohea eta bainua. Erabat ekipatutako sukaldea, egongela txiki bat telebista eta doako Wifiarekin. Bistak Aizkorri mendira. 

Txulufrina

donde dormir en guipuzcoa
2 + 1 pertsona
Desgaitasuna duten pertsonentzat egokituta
Sukaldea
Apartamentu pribatua

Desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako apartamentua. Bi pertsonentzako apartamentua, hirugarren batentzako aukerarekin, beheko solairuan, 31,15 m2-ko azalerarekin. 1,35 m-ko birentzako ohearekin hornituta, 1,20m-ko sofa-ohea eta egokitutako bainua. 

Urkia

apartamentos cerca zumarraga
4 + 2 pertsona
Wifia eta TB
Sukaldea
Apartamentu pribatua

Erabat ekipatutako apartamendu duplex-a, 4 pertsonarentzako edukierarekin, beste bi gehitzeko aukerarekin. 57,41 m2 eta bi logela ditu. 1,40m-eko birentzako ohea du, bainua eta 0,90m-ko bi ohe bigarren logelan, 1,35 m-ko sofa-oheaz gain.